Gaur banatuko dituzte UFI Música Independiente sariak. Euskerazko album onenaren saria jasotzeko finalista da Damba taldea, hau da, Aitziber Estanga eta Kristian Amorena musikari astigartarren taldea. Gala, Madrilen izango da Teatro Fernando de Rojasen, 20:00etatik aurrera. Hautsi... eta izan zaitez zu azken lanarekin iritsi da finalera Damba taldea. Larunbatean kontzertua eskaini zuten Astigarragako Ikatza tabernan. Herritarrei aurkeztu zieten bigarren lan hau.