Puntua egiteko tailer irekia antolatu du gaur Harituz elkarteak. Azaroaren 25erako, indarkeria sexistaren aurkako bufanda bat egingo dute eta helburua da ahalik eta jende gehienak parte hartzea. Horretarako antolatu dute tailerra, puntua egiten ez dakitenek ikasi dezaten. Tailerra kultur etxean izango da 18:00etatik 20:00etara.