Aspertzeko denborarik ez dute izango herriko gaztetxoek datozen egunetan, Gazte Txokoak eta Kale Hezitzaileek hainbat ekintza prestatu baitituzte: futbol txapelketa batetik, eta San Joanetako festa egunak, bestetik.
Ostiralean, futbol txapelketa
Futbol txapelketa egingo da ostiralean, 16:00etan Agustin Iturriaga institutuko zelaian, aldarrikatzeko ikastetxeetako espazio publikoak edo patioak erabiltzeko aukera izatea. 12-16 urte bitartekoek hartu ahal izango dute parte, 6 laguneko talde mixtoetan, eta izenematea ostegun arte dago zabalik Gazte Txokoan eta Kale Hezitzaileen lokalean.
San Joan festa, ekainaren 20an eta 26an
San Joanak aprobetxatuta, ekintza gehiago ere prestatu dituzte, 11-16 urte bitarteko gazteentzat. Ekainaren 20an, tradizio bihurtzen ari den zinta karrera egingo dute, arratsaleko 16:30etan kiroldegiko ate nagusiaren aurrean. Ekainaren 26an, berriz, denetik egongo da, 16:00etatik 20:00etara Atsegindegin: zezen mekanikoa, munduko janariak probatzeko aukera, musika, graffity tailerra, looping bike...
Sariak ere zozketatuko di-tuzte, 19:30etan.