Gaur arratsaldeko 19:00etarako pelikula eta mahaingurua antolatu ditu Fiare Hernani taldeak.
Bide batez, banku etiko honen Hernaniko taldea aurkezteko ere aprobetxatuko dute, eta deia luaztu nahi diete hernaniarrei gerturatu eta taldea ezagutzeko.
Finantza eremua aldatzeko proposamenak
Fiare banku etikoaren aldarrikapen nagusia da gauzak beste modu batera egin daitezkeela, egungo finantza eta ekonomia ereduak aldatuta.
Hori erakusteko, Con tu dinero pelikula jarriko dute gaur. Ondoren, mahaingurua egingo dute. Bertan parte hartuko dute Setem, Gobernuz Kanpoko Elkarteko kide Carlos Azkaratek, Oiartzualdeako Fiareko kide Beñat Irasuegik eta Hernaniko Fiare taldeko kideek.
Parte hartzeko moduak
Bestalde, gaurko zita aprobetxatuko dute Fiare Hernani taldea eta bertako kideak aurkezteko.
Herri edo eskualde bakoitzean bertako herritarrek osatutako taldea sortzea garrantzitsua dela diote, eta beraz, parte hartzeko moduak zein diren ere azalduko dute.