Ostiraleko emaitzei buelta emateko asmoz Oiartzunera ostiral honetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 10a, 02:00

Oiartzungo pelotarien aurka jokatu zuen Hernanik lehengo ostiralean kiroldegian, Herriarteko txapelketako final laurdenetan. Iazko txapeldunek lan txukuna egin zuten, eta Hernanik 3 partiduetatik 2 galdu zituen. Kadeteetan 22-17 galdu zuten Pagola eta Lazkanok. Jubeniletan, Cisneros eta Rodriguezek ere galdu egin zuten 22-14. Seniorretan, ordea, ikaragarrizko lana egin zuten Ioritz Arrietak eta Eneko Aizpitartek, eta 22-9 irabazi zuten. Ostiral honetan Oiartzunen jokatuko dituzte itzulerako partiduak, 19:30etan, eta jokoaren maila mantenduz gero, aukera izango du Hernanik aurrera egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!