Jatorrizko herrialdean egindako ikasketak nola homologatu?

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 10a

Hernaniko Amher-ek eta SOS Arrazakeriak informazioa eta aholkuak emango dituzte etzi, 19:00etan Biterin, ikasketak homologatzeari buruz.

Ostegunean hitzaldia eta aholkuak emango ditu Bidez Bide elkarteko Katja Reinberg Castellok, ikasketak homologatzeari buruz.
Hernaniko Amher elkarte multikulturalak eta SOS Arra­zakeriak antolatutako hitzaldia izango da. Helburua da beren jatorrizko herrialdean ikas­ketak egin dituztenei la-guntza ematea, titulu horiek hemen konbalidatzeko.

‘Nik ere baditut ikasketak. Nola homologatu?’
Horixe hitzaldiari jarri dioten izena. Amher elkarteak azaldu du «emakume eta gizon askok jatorrizko herrietan ikasketak egin zituztela, baina egun ez direla profesio horretan ari». Hain zuzen, lortutako tituluak hemen konbalidatuta ez daudelako.

Beste herrialde batean egindako ikasketak hemen homologatzeko laguntza emango dute.

Horretarako izango da osteguneko zita. Informazioa, aholkularitza zerbitzua eta orien­tazioa emango dira, zein pausu eman behar dituzten jakiteko bi­garren hezkuntza, batxilergoa, ikasketa teknikoak, edota goi mailakoak egindakoek titulua hemen homologatzeko eta onartua izateko.

Azaltzeko deia
Emango den informazioa eta aholkularitza zerbitzua oso lagungarriak izango zaizkielakoan, Amherrek bertaratzeko deia luzatu die tituluren bat konbalidatzeko dutenei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!