Udalak Anuska auzoa berritzeko proiektua prestatu du eta gaur kontsulta egingo dute auzotarrek erabakitzeko, lanak zein fasetatik hasi. Kontsulta arratsaldean egingo da (18:00-20:00), auzoko parkean. Kale Nagusia 62, 64, 66, 68, 70, 72, 74, 76 eta 78ko etxeetan erroldatutako 16 urtez gorako bizilagunek izango dute aukera bozkatzeko (bakoitzak boto bat). Identifikazioa ziurtatzeko agiriren bat eraman beharko da. Kontsultan boto gehien jasotzen dituen fasearekin hasiko dira eta bozken arabera egingo dira besteak, urtez urte.