San Joan Konpartsak erromeria egin zuen joan den larunbatean Txantxangorriko aurrean. Eguzki paregabea eta dantzarako afizioa, biak elkartuta aritu ziren dantzazaleak, Jeiki Hadi musika taldearen doinuei segika. Uda giroko eguraldia atera zuen larunbatean, eta giro paregabeari dantzaren kolorea erantsi zioten hernaniarrek.