Zaldia eta pertsona ez omen dago indarrean konparatzerik, eta atzo ere abereak irabazi, Osiñagan, 112 plaza eginda. Astigarragako neska taldeak egur batean hasi zuen dema, eta lan dotorea egin zuen. Beroa haundia, eta hala ere 47 plaza, 550 kg-ko harriari tiraka, eta 30 minutuan. Imanol Paollaren Lautxuri zaldiak 20 minutu zituen eta 800 kg-ko harria, doble plaza egiteko, eta gehiago egin zituen: 112 plaza hain zuzen ere. Ikuskizuna ederra, jende asko begira, eta giroa polita atzo ere, Osiñagan. Bi eguneko festari atzo eman zioten bukaera, bertsolari eta trikitilariekin, eta datorren urterako ere utzi zituzten indarrak. Errebantxa, apustua edo erronka, ordurako ere gogoratuko zaie festarako aitzakiaren bat!