Festa eta ilusioa, atzoko giza katean

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 9a, 02:00

Aurrera begira «mugarri» bat izango da atzoko giza katea, arduradunen esanetan. Guztira 150.000 lagunek osatu omen zuten giza katea, eta 101 km-an, 2.000 kalkulatu zituzten.

Aurreikuspen guztiak hautsi zituen atzo Durango eta Iru­ñea lotu zituen giza kateak. 150.000 lagunek parte hartu zuten 123 km-ko giza kate erral­doian, eta Hernaniko ardu­radunek diote­nez, 2.000 inguru kalkulatu zituzten 101 km-an. Festa giroa nagusi zen, goizean goizetik. Au­tobusek bi buelta egin zituz­ten, eta hala ere denak garaiz iritsi ziren; eta gosalduta! 12:00­ak iristen ari ziren be­za­la, poza nagusi eta festa na­gu­si. Ordu erditik gora elkarri hel­­duta egon ziren 150.000 la­gu­nak. Erronka beteta, ardu­radunek Kronikari adierazi zioten atzokoa «mugarri» bat izango dela aurrera begira. «Zerbait berriaren hasieran gaudela ikusi dugu. Katalanen bidea egin dezakegula guk ere. Poza, alaitasuna, elkartasuna, eta indarra sentitu ditugu».

Dena ondo atera zen atzo. Eguraldia lagun, joan puntual eta etorri puntual, giza katea osatzeko arazorik ez...

Batzar haundi bat, ekainaren 21ean
Mugimendu honek nora jo behar duen erabaki nahi da orain, eta hasteko, hurrengo geltokia batzar bat izango da; batzar haundi bat, ekainaren 21ean egingo dena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!