Azken fasea, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 8a

Nesken finala erabakita dago, eta mutilenak erabakitzeko sei partidu falta dira, astelehen eta asteazkenean jokatuko direnak.

Ixone eta Garbiñe, eta Leire eta Amaia; horiek dira finala jokatuko dutenak, Tilos 7 Pasa txapelketan, dato­rren larun­batean. Nesken finala eraba­kita dago, baina mutilen bi fi­na­lak erabakitzeko sei partidu falta dira; seiak, aste­lehen eta asteazkenean joka­tuko dira.

Bigarren mailako final erdiak erabakitzeko bikote bat falta da, astelehenean jakingo dena. Torero eta Aritz; Iker eta Julen eta Ekhi eta Lander final erdietan dira.  
Lehenengo mailan, de­na astelehen eta asteazkenean erabakiko da. Hiru finalak, larunbatean, 17:00etan.

ASTELEHENA
19:00 Dani-Ander / Rodriguez-Del Rio (2. maila final 1/4)
19:45 Oskar-Aritz / Lujanbio-Lujanbio (1. maila final 1/2 ligilla)
20:30 Kere-Gurru / Txikito-Zabala (1. maila final 1/2 ligilla)

ASTEAZKENA
19:00 Ekhi-Lander / asteleheneko irabazleak (2. maila final 1/2)
19:45 Torero-Aritz / Iker-Julen (2. maila final 1/2)
20:30 Endika-Aiheko / Lujanbio-Lujanbio  (1. maila final 1/2 ligilla)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!