‘Txakolin, txakolin, txakolinak on egin’

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 8a

Festagiro paregabea atzo txakolina edateko, Iturriaga kalean, eta ez ziren hernaniar gutxi azaldu, pintxo bat janez Getariako edari preziatua probatzera. Ameztoy, Agerre eta Etxanizeko edaria aukeran, eta kantuak dion bezala, hernaniarrak lagunartean edatea erabaki zuten: Txakolin, txakolin, txakolinak on egin! Guztiok edaigun alkarrekin!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!