Alemaniako sagardoak probatzeko aukera, ostiralean, Iparragirren

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 8a

Munduko sagardoak probatzeko aukera jarriko du Iparragirrek hainbestean behin, eta datorren ostiralean, Alemaniako sagardoak izango dira. Juanjo Usarragak prestatutako pintxoa ere jan ahal izango da. Probaketa, 20:00etatik aurrera. Prezioa: 12 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!