Bat irabazi eta bi galdu

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 8a

Arrietak eta Aizpitartek 22-9 irabazi izanak, eta tantoetan berdinduta egoteak, oraindik aukerekin uzten du Hernani.

Hernanik 2-1 galdu zuen ostiralean Oiartzunen kontra, Gipuz­koako Herriarteko Txa­pel­ke­tan. Kadeteek 17-22 galdu zu­ten; jubenilek 14-22; eta na­gusiek irabazi, 22-9. Afizioak ez zuen hutsik egin, eta bete egin zuen beste behin, fron­toia. Hiru partiduetan izan zen emozioa. Hernanik le­hen­da­biziko bietan erakutsi zuen bazuela aukera irabazteko.

Hiru partidu, emozioz beteak
Kadeteetan Pagolak eta Laz­ka­nok estu hartu zituzten oiar­tzuarrak, eta es­kue­tan ere izan zuten par­ti­dua; azke­ne­an, 17 tanto egin­da, ez da emaitza txarrena Herna­nirentzat.

Jubeniletan oiartzuarrak hasi ziren aurretik, eta Cis­ne­ros eta Rodriguez jokuan sar­tu ezinda ibili ziren. Jokatzen hasi zirenean, ordea, asko inguratu ziren, eta 13-12 ere joan ziren momentu batean. Hortik aurrera, jokutik atera egin ziren pixka bat her­na­niarrak, eta Oiartzunek ira­bazi zuen partidua, hurrengo eliminatorian beste kolore bat izan dezakeena.

Nagusien partiduan bi gaz­teek sekulako hasiera eman zioten: joa latza, eta bu­katzen ere bikain oiar­tzua­rrak, eta 4-1 aurretik. Aiz­pi­tartek atzeko zuloan sartuta pasa zituen lehendabiziko momentuak, eta aixa ari zen Oiartzun... Arrieta jokuan sartzen hasi zen arte! Ioritzek hautsi zuen partidua, eta lehen gorri ikusten zena, erabat aldatu zuen oso den­bora gutxian. Aizpitartek ere ederki lagundu zion, eta au­kerako pelota asko jarri zi­tuen oso atzean, eta ezker paretan. 9-9 berdin. Hortik au­rrera, partidurik ez. Oiar­tzuarrek galdu egin zuten tajua, eta Arrietak tanto-saila egin zuen; 10 inguru sakez.

Bueltakoa, datorren osti­ra­lean, Oiartzunen. Han ere beharko dira afizioaren indarrak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!