Hernaniko zati haundi bat, Etxarrenen

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 8a

Guztira 1.400 hernaniarretik gora dijoaz gaur Etxarrenera, 101 km-ra, erabakitzeko eskubidearen aldeko giza kate erraldoiera. 100.000 lagunetik gora espero dira.

Datuei begiratu bat ematea besterik ez dago: gaur Hernaniko zati haundi bat Etxarrenen izango da, 1.400 hernaniarretik gora, hain zuzen ere. Eta horiek beste 100.000 laguni elkartuko zaizkio, eta denen artean osatuko dute Durango eta Iruñea lotuko dituen giza kate erraldoia. Goizeko 11:00etan helduko diote elkarri eskutik, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena zabaltzeko. Kronikak sare sozialen bidez jarraituko dio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!