Hernaniko AEK-ko ikasle, irakasle eta lagunek asteburupasa egin zuten Etxalarko baserri batean. Aukera bikaina, urtean zehar ikasitako euskera praktikatzeko. Eguraldia kaxkarra izan bazen ere, ederki pasa zuten, eta ekintza ugari egin zituzten: ogi, pasta eta pastel tailerra; poniak ezagutu; sutondoan abestu...