Luis Monzon saritua, Hernani-Leitza ibilaldian

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 8a

Elur Txori elkarteak antolatuta, 55garren aldiz egin zen Hernani-Leitza ibilaldia 
lehengo igandean. Oinez 33 pertsonak egin zuten bidea. Horietako batek, Luis Monzonek, 12garren aldia zuen ibilaldia egiten zuela, eta ohiturari jarraituz, saria eman zioten horregatik. Bestalde, arratsaldean toka txapelketa jokatu zuten 
Leitzan, eta Angel Ormazabalek irabazi zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!