Osiñaga eta Etxeberri, festez blai!

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 8a, 02:00

Etxeberrin danborradak bilduko du jende gehiena, 11:30etan. Osiñagan dema, neska koadrila zaldiaren kontra, 18:00etan.

Ekitaldi asko dituzte gaur Etxeberriko eta Osiñagako fes­tetan, baina denen gainetik, bi ekitaldik piztuko dute ikusmin haundiena: Etxeberriko hau­rren daborradak, eta Osiña­ga­ko dema bereziak. Sekulako historia eduki izan du Etxe­berriko Mendekosteetako dan­borradak, eta festekin batera, hori ere errekuperatu nahi izan dute aurten.  

Osiñagan, eguerdian oroi­me­nak, pelota eta bertsoa izan dira, bazkari herrikoiarekin segi, eta dema berezia arra­tsal­dean. Imanol Paolla­ren zal­dia, neska koadrilaren kontra.

ETXEBERRIN GAUR

10:00 Diana.
10:00 Bola tiraldia, dohainekoa, Apuntatzeko aukera 10:00-11:30.
11:00 Meza Nagusia.
11:30 Haurren Danborrada.
12:30 Sagardo probaketa.
14:00 Jaien bukaera.

OSIÑAGAN GAUR

12:00 Auzokoak gogora­tzea.
12:30 Pelota: helduak.
13:00 Bertsoak: Peña eta Millan
14:00 Bazkaria Arriatsun.
18:00 Dema. Astigarragako neska koadrila, zaldiaren kontra.
20:00 Dantza Xaprerekin.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!