«Txapela janzteak asko emango lioke Altzuetari»

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 7a

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen txapelketan, Altzueta zazpigarren aldiz sartu da finalean. Finala, gaur.

Altzueta sagardotegiak ira­bazi lezake gaur Gipuzkoako sagardo txapelketa, Foru Al­dundiak azken 13 urtean an­to­latu duena, eta horrek asko emango lioke Altzuetari, Ibon Alkorta sagardogileak dioenez, «Batez ere, bezeroak poz hori izan dezan, irabazi duenaren alde apustu egin duelako».
Gaur jokatuko da finala, goi­zean zehar, eta 30 sagar­do­tegitik 6 puntuatuenak izango dira bertan: Altzueta (Herna­ni), Aburuza (Aduna), Gartzia­tegi (Astigarraga), Saizar (Usur­­bil), Gaztañaga (An­doain), eta Izeta (Aia).

Zazpi aldiz finalean
Txapelketa 13 aldiz egin da, eta Altzueta 7 alditan iritsi da fi­na­lera. «Gu gara final gehie­ne­ta­ra iritsi garenak», dio Alkortak. Hala ere, zorte pixka bat falta izan dute, hiru aldiz bigarren saria lortu baitute, eta behin hirugarren postua. Aur­ten, txapela lortzeak erabat boro­bilduko luke orain artekoa.

«Pixkanaka guk nahi dugun sagardo linea lortzen ari gara»

«Merkatua pixkanaka sagardo afrutatura dijoa»
Altzuetak bi gama egiten ditu, bat txotx garaian ona egongo dena, eta bestea aurrerago ona egongo dena. Alkortak adierazi dio Kronikari, beraiek zer sagardo mota bilatzen duten: «pixkanaka, sagardoa azidez gutxiagorekin nahi du jendeak, osasungarriagoa da, eta mer­katua ere afrutatura dijoa, txakolina eta ardoa bezala».
Aurten txotxean izan duten mugimen­dua­re­kin eta oroko­rrean bezeroa­rekin oso gustora dago Alkorta, eta berak dio, saiatzen direla linea bat man­tentzen, garantia bat emango diena bezeroari, beti kal­i­ta­tezko produktua bilatuko dute­la Altzuetan. «Sagardoa bizia da, eta aldatu egiten da urtetik urtera, baina pixkanaka linea hori lortzen ari gara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!