Errugbi vs. waterpoloa, kiroldegiko igerilekuan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 7a

Hernaniko waterpolo taldeak desafiyua bota dio errugbiko senior taldeari, eta hark onartu. Gaur neurtuko dituzte abilidadeak, 13:30etan, kiroldegiko igerilekuan. Ez da askotan ikusi waterpolo eta errugbi talde bat igerileku batean sartuta. Ikuskizuna paregabea izango dela garbi dago, eta gonbidapena egin diete hernaniar guztiei bertara azaltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!