Aritz Zubirik gaurko erremonte jaialdian jokatuko du. Juanenea izanen du lagun eta Segurola-Endika, aurkari. Ostegunean ere jokatu zuen goizuetarrak eta orduan ere Segurolaren aurka neurtu zen, besteak beste. Zubirik Otaegirekin jokatu zuen eta Segurolak, Larrañagarekin. Lehenengoak nagusitu ziren 35-28. Gaurko partidua, Galarretan 16:00etan hasiko den jaialdiko laugarrena izanen da.