Txakurren errabiaren aurkako txertoa jartzeko aukera izanen da Aranon, ekainaren 17an. Albaitaria bertaratuko da eta txertoak jarriko ditu 16:30etatik arurera, Plazan. Jabearen NANa eta animaliaren identifikazio txartela aurkeztu beharko dira. Eta txakurrak lotuta eta muturrekoarekin eraman beharko dira. Azaldu dutenez, derrigorrezkoa da lau hilabete baino zaharragoak diren txakur guztiei amorruaren aurkako txertoa jartzea, mikrotxip baten bidez identifikatzea eta bi urte baino gutxiagoko epean berriro txertatzea. Prezioak: 39,50 euro identifikatze eta txertatze lanak; 17,80 euro txertaketa; eta 8 euro jabe aldaketa.