Eskubaloi elkarteari laguntzeko eguna izango da bihar, 09:30etatik aurrera, kiroldegian, eta umeen hainbat partidu eta 1go liga nazionaleko bi talde zein baino zein ariko dira, Zarautz Amenabar eta Usurbil K.E. Ondoren aperitibo eder bat guztientzat.
Hernaniko eskubaloi taldeak bere burua berpiztu du, joan den urtetik. Urtebete daramakite lanean, eta 35 gaztetxorekin, prest dira datorren urtean bi talde konpetizioan hasteko. Aurtengoa bukatzeko, gaur elkartearen aldeko eguna dute, eta San Joanetan ere torneo berezia prestatu dute: eskubaloia kalean, Streethandball.