Irteera gaur, lehenengo mendi ibilbidea markatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 7a

Mendi irteera antolatu dute gaur mendi ibilbide bat markatzeko. Historiaurrea, hegiz hegi izeneko ibilbidea izanen da gaur markatuko dutena. Goize­ko 09:00etan abiatuko dira plazatik. Herrita­rrei dei egiten diete animatzeko. Aranon, men­di ibilbide ugari daude. Urumea Arnasturen web orrialdean (www.urumeaarnastu.com) aurkitu daitezke guztiak, baina ibilbidean bertan ez daude markak edo seinaleak. Hori horrela, ibilbide horiek markatu beharra ikusi du Udalak. Irteera gehiago ere eginen dituzte, pixkanaka ibilbide guztiak markatzeko. Informazio gehiago biltzeko ere aprobetxatu nahi dute: argazkiak atera, desnibelen informazioa bildu...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!