4x4 kotxeen erakustaldia antolatu zuten aurreko larunbatean Bidebitarten. Iaz bezala, arrakastatsua izan da eta jende ugari gerturatu zen ikuskizunaz gozatzera. Oztopo desberdinak eta metro eta erdiko zuloak ere gainditu behar izan zituzten. Ikuskizun ederra eskaini zuten. Kotxeak etzanda eta ezin atera ere geratu ziren.