Gizonezkoen prostituzioan sartu diren bi juduren istorioa, ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 7a

Ohi bezala, zine emanaldia izango da asteburu honetan Biteri kultur etxean. Aprendiz de gigoló pelikula izango da ikusgai, gaur (19:30 eta 22:30) eta bihar (19:30).  John Turturroren pelikula da. Sinopsia: adineko bi lagun judu finantza-arazo larrian daude. Orduan, erabakiko dute gizonezkoen prostituzioaren negozioan saia­tzea; bata gigolo, eta “ordezkari”, bestea. Baina, kontu hau ez da ondo ikusia izango beren bizilagun juduen artean. 12 urtetik gorakoentzako da. Sarrera: 4 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!