Gorka Urkiola eta Urko Semperena txirrindulari astigartarrek laugarren postua lortu zuten aurreko larunbatean, Alegian, Gipuzkoako Txapelketako taldekako erlojupekoan. Donosti Berri taldearekin lortu zuten postu hori. Andoainek irabazi zuen. Alebin eta infantilak, berriz, Lasarten lehiatu ziren. Jaime Romero alebinak 13garren bukatu zuen, nahiz eta lasterketan zehar erori. Infantiletan, Telmo Semperenak 22garren postua lortu zuen.