Lezon eta Oñatin, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 7a

Donosti Berri taldeko Astigarragako txirrindulariek karrera izango dute asteburu honetan ere. Gaur, alebin eta infantilen txanda izango da. Lezon izango da lasterketa, 16:00etatik aurrera, denboraldiko azkenaurrekoa. Kadeteak, berriz, Oñatin lehiatuko dira bihar, Olakua proban. Euskadiko Txapelketa izango da eta 200 bat txirrindularik hartuko dute parte, 59 km-ko ibilbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!