Mugi txartela daukan edozeinek aukera izango du hemendik aurrera, Donostiako bizikleta elektrikoak erabiltzeko ere. Horretarako, aldez aurretik aktibatu egin behar da. Nola? Mugi txartela hartu, eta DBizi bulegoetara joanda (Prim, 6). Astelehenetik ostiralera (10:00-13:30 / 16:00-19:30) eta larunbatetan (10:00-13:30).