Erromeria gaur Txantxangorri aurrean, hanketako hotzak ateratzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 7a

San Joan Konpartsak antolatuta erromeria izango da gaur Txantxangorri elkarte parean. Jeiki Hadi taldea izango da bertan, eta gonbidatuta daude dantzazale guztiak bertara. Erromeria, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Txantxangorri elkarte aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!