Getariako txakolinak baditu izena eta izana, eta horixe probatzeko aukera jarriko du gaur Santa Barbara elkarteak, Txakolin Egunean. Agerre, Amestoy eta Etxanizek txakolindegietako edari freskoak izango dira aukeran, eta horri laguntzeko, elkarteko kideek prestatutako pintxoak: jildak, txanpiñoiak...
Urteroko festa izaten da hau, eta Santa Barbarak aurten elkarte atarira atera nahi du gainera, Iturriaga kalera, eguraldi ona emana baitago biharko. Horrela, festa eta giroa herritarrengana gerturatu nahi dute. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Santa Barbaran.