Aralar Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute heldu den ostegunean. Ikasturte bukaerako emanaldia izanen da. Udaletxean joko dute arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Aurten, Goizueta eta Aranoko 25 ikasle ibili dira Musika Eskolan eta horiek hartuko dute parte osteguneko emanaldian. 6 urtetik gorakoak dira ikasleak, adin mugarik gabe. Aranoko aita-seme batzuk perkusioa ikasten aritu dira elkarrekin, adibidez. Denera, lau instrumentu erakutsi dituzte aurten: trikitixa, gitarra, pianoa eta bateria. Hori horrela, irakasleak lau izan dira.
Matrikulazioa zabalik
Datorren urterako Musika Eskolan izena emateko matrikulazioa zabalik dago. Astelehena da apuntatzeko azken eguna. Udaletxean eman behar da izena. Instrumentu hauek daude aukeran: trikitixa, gitarra, pianoa, bateria, zeharkako xirula, saxoa, txistua eta akordeoia. Instrumentu bat baino gehiago aukeratu behar dira, taldea osatzen ez den kasurako.