Triatloi olinpikoak hartuko du Urumea ibaia

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 7a

Aurten bai. Berriro tokatu da Ereñotzuko festetan Hernaniko Gazte Olinpiadei tartea egitea. Orain dela bi urte herri-kiroletako probak egin ziren, eta aurten soka-tirak izango du bere lekua, baina beste proba batek hartuko du protagonismoa: triatloiak. Arratsaldean hasiko da proba, Urumea ibaian.

Lehengo urtean ez zen Gazte Olinpiadarik ospatu Hernanin, bi urtean behin antolatu baitira azken urteetan. Baina aurten bai, aurten, tokatu egin da berriro. Eta nola ez, Ereñotzuko festekin bat egin dute, beste behin.
Larunbatarekin iritsiko da suziri olinpikoa Ereñotzura. Hilaren 14an hain zuzen, arratsaldeko 16:00ak inguruan.

Proba berria, Urumean barrena
Ereñotzuko futbol zelaia hartu izan dute Olinpiadek aurreko edizioetan. Gehienetan, herri-kirolei tartea egiteko. Baina aurten, harri-jasotzaile eta aizkolari profesionalak ikus­teko aukera izango da Ere­ñotzuko festetan, Ugaldetxon, ostegu­narekin.
Beraz, Olinpiadetarako pro­ba berri bat prestatu da: tria­tloia, Urumean barrena.

Triatloiaren zatiak izango dira, piraguan ibiltzea, igeri egitea, eta korrika saioa egitea. Bukatzeko, onenen artean soka-tira.

Triatloiaren ondoren, 4garren proba onenen artean
Arratsaldeko 16:00ak inguruan hasiko da proba. Olinpiadetan parte hartzen ari diren 22 taldeek triatloia egin beharko dute Urumea ibaian barrena, eta ondoren, inguruan. Piraguan eta igeri ibili beharko dute lehenengo, eta korrika, bukatzeko. Azkenik, finalistek soka-tiran aritu beharko dute, Ere­ñotzuko futbol zelaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!