Santio eta Santa Ana jaiak gainean dira eta Galtzaur jubilatu elkartean prestatu dute dagoeneko egitaraua. Azaldu dutenez, denen gustokoa izatea espero dute eta norbaitek beste proposamenen bat izanez gero, zuzendaritzakoei jakinarazteko eskatu dute.
Jokoak, uztaila hasieratik
Urtero bezala, jokoak antolatu dituzte: toka, musa, tutea, partxisa, punttua eta igela. Azken hori aurreneko aldiz antolatu dute. Jokoak uztailean zehar izango dira eta batzuk lehenengo egunetan. Hori horrela, apuntatzeko aukera izango da datozen egunetan. Hain zuzen, ekainaren 17 eta 18an pasa beharko da bulegotik, 10:00etatik 12:30etara.
Azaldu dutenez, gastuei aurre egiteko aurten jokalari bakoitzak diru pixka bat jarri beharko du. Pertsonako, 2,50 euro.
Aurten, irabazleei trofeoak eman beharrean, Petritegiko otordu eder batekin saritzea erabaki dute.
Bikoteka diren jokoetan, gutxienez 4 bikote apuntatu beharko dira.
Patata tortilla lehiaketa, uztailaren 27an
Patata tortilla lehiaketa ere antolatu dute, bazkideentzako. Oraindik zehazteko daukate, baina beraien asmoa da tortilla bertan egitea, etxetik egina ekarri beharrean. Zuzendaritzako kideek osatuko dute epaimahaia. Irabazten duenak saria jasoko du: otordua Petritegi sagardotegian. Ondoren, tortilla guztiak denen artean jango dituzte. Tortilla lehiaketa uztailaren 27an izango da, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Egun berean, igel jokoa izango da.
Bazkari herrikoia
Iazko arrakasta ikusita, aurten ere bazkari herrikoia egitea pentsatu dute. Hala ere, aldaketa txiki bat izango duela azaldu dute. Iaz, bazkariaren zati bat bakarrik ordaindu behar izan zen, Galtzaurrek aurreztuta zeukan diruarekin ordaindu baitzen gainerakoa. Aurten, berriz, menua ordaindu beharko da, baina edaria egoitzak ordainduko du. Aurten ere jende asko elkartzea espero dute.
Rosasera, udazkenean
Udazkenean, 10 eguneko es-kursioa egingo dute Rosasera (Costa Brava). 420 euroko bidaia izango da eta 3 epetan ordaindu beharko da. Aurreneko zatia uztailean ordaindu behar da.
Jokoak
Musa: Uztailak 1 eta 3 (17:00-20:00)
- Partxisa: Uztailak 1 eta 3 (17:00-20:00)
- Tutea: Uztailak 8 eta 10 (17:00-20:00)
- Punttua: Uztailak 11 (17:00-20:00)
- Toka: Uztailak 24 (10:30-12:00). Bikoteka izango da eta pertsona bakoitzak 3 tiraldi izango ditu.
- Igela: Uztailak 27 (10:30-12:00). Bikoteka izango da eta pertsona bakoitzak 3 tiraldi izango ditu.
- Txapeldunarentzat edo bikote txapeldunentzat opari izango da bi pertsonentzako otordu bana Petritegin.
- Bikoteka diren jokoetan, gutxienez 4 bikote apuntatu beharko dira.
- Gastuei aurre egiteko, pertsonako 2,50 euro ordaindu beharko dira.
- Apuntatzeko lista egoitzan egongo da.