Denentzako moduko festak, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 7a

Sagardo probaketa, bertso jaialdia, pelota partiduak, haur jaialdia, dantzaldiak... Denetarako tokia dago Ereñotzuko festetan.

Ereñotzuko festak San An­tonio egunarekin hasiko dira, datorren ostiralean. Orduan bo­tako dute txupinazoa au­zoko musikoek.
Baina ostegunean dagoe­neko izango da zerekin goza­tu. Izan ere, Txirrita ikaste­txe­ko ikasleek ikasturte amaie­ra­­ko jaialdia egingo dute, eta horrez gain, pelota partiduak, bertsolariak, toka txapelketa eta Kupela taldearen ema­naldia ere izango baitira.
San Antonio egunean, berriz, herri kirolen erakus­taldia ikusteko aukera izango da, berriro ere, bertsolariek lagunduta, eta arratsaldean, haurrentzako festa izango da. Iluntzean, auzotarren herri afaria egingo da, eta segidan dantzarako tartea irekiko da Ai Ene taldearekin. Larun­batean aurrera egingo du festak, puzgarriekin, Olinpia­dekin, bola eta toka txapel­ketekin eta Laiotzekin.
Igandea izango da azken eguna. Urteroko sagardo pro­baketa jendetsua egingo da, eta arratsaldean bertso jaial­dia egingo da, kategoriako bertsolariekin. Festa eta giro ona ez dira faltako beraz, 4 egunetan zehar.

EREÑOTZUKO FESTAK

EKAINAK 12, osteguna (Ugaldetxo):
15:00: Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte amaierako jaialdia.
18:00: Pelota partiduak.
Mutilak, eskuz: Huizi-Apaolaza/Insausti II-Oiar­za­bal, eta Arizmendi-Arizmendi/Agirre-Insausti.
Neskak palaz: Mujika-Garcia/Tolosa-Tejedor.
Ondoren bertsolariak Unai Agirre eta Agin Laburu.
19:00-20:00 Toka txapelketa.
Jarraian Kupela taldearekin erromeria.

EKAINAK 13, ostirala. San Antonio eguna:
12:00: Txupinazoa auzoko musikoen eskutik.
Jarraian Herri Kirolak plazan. Harri-jasotzaileak: Aimar Irigoien eta Landarbide. Aizkolariak: Ugaitz Mugerza eta Julen Kañamares. Hizlaria: Joxe Angel Sarasola.
Ondoren Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus.
17:00-19.30: puzgarriak futbol zelaian.
17:30: Haur jaialdia futbol zelaian. Mozorro onenari saria. Ondoren txokolatada guztiontzat.
21:00: Herri afaria frontoian.
Ondoren dantzaldia Ai Ene! taldearekin.

EKAINAk 14, larunbata:
11:30-14:00: Puzgarriak futbol zelaian.
16:00: Hernaniko Gazte Olinpiadak.
17:00-18:00: Bola eta Toka. Hernaniko Bola Txapelketaren hasiera.
20:30-21:30: Laiotz taldearen lehenengo saioa.
00:30: Laiotz taldearen parranda goizaldera arte.

EKAINAk 15, igandea:
08:30: Diana Hernaniko txistulariekin.
11:30: Afizionatu mailako pelota partiduak.
Paleta gomaz, neskak: Amaia Irazustabarrena-Eli Pagola, eta Miren Goikoetxea-Maider Huizi.
Eskuz, mutilak: Oier Apezetxea-Markel Lizeaga, eta Paul Ojuel-Eneko Aizpitarte.
12:00: Sagardo probaketak Ur Miak antolatuta: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta Larre-Gain.
18:30: Bertso Jaialdia: Eli Pagola, Maialen Lujan­bio, Andonio Egaña, Aitor Mendiluze eta Igor Elortza.
Errifa zozketa egin ondoren, jaiei amaiera emango zaie suziriekin.

HERRI AFARIA
Ekainak 13, ostirala:
Herri afaria, paellada, egingo da frontoian. Urtero be­zala, San Antonio eguna izango da, baina au­rre­ran­tze­an ostiralez egingo da afaria, San Antonio eguna ez izan arren.

AUTOBUS ZERBITZUA
Ekainak 14, larunbata:
Hernanitik (Zinkoenea) Ereñotzura: 00:00etan eta 03:00etan.
Ereñotzutik Hernanira: 00:00etan, 03:30etan eta 07:00etan.

MEZAK
San Antonio parrokian:
Ekainak 13, ostirala:
08:00: Meza.
10:30: Meza Nagusia.
Ekainak 15, igandea:
10:00: Meza Nagusia.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!