Hamaiketakoan indarrak hartuta botako dute txupinazoa, 12:00etan.
Arratsaldean, berriz, pelota partiduak izango dira, eta, ondoren, desafioa, bertsoak, jan-edana eta dantzaldia. Eta bihar, gehiago!
Bi kuadrila, zein baino zein
Herri kiroletan bota diote desafioa elkarri bi koadrilek. Aizkoran, txingatan, korrika... ibili beharko dute.
Gero, Hernaniko bertso eskolako bertsolariek jarriko dute giroa, eta segidan, bakailua eta sagardoa dastatzeko aukera izango da. Gauean, Laiotz ariko da.
Paolla eta Emarri
Bihar ere izango da desafioa, Paollaren zaldiaren eta Astigarragako Emarri taldearen artean, harri-tiraka. Aurretik, Peñagarikano eta Telleriak jarriko dituzte bertsoak.
OSIÑAGAKO FESTAK
GAUR, larunbata:
10:00: Bizikleta bira auzoan zehar eta hamaiketakoa.
12:00: Txupinazoa eta haur jolasak.
14:00: Bazkaria.
16:30: Auzoko gazteen arteko pelota partiduak.
17:30: Herri kirolak; bi kuadrilen arteko desafio ikaragarria: aizkora, txinga, korrika...
19:00: Bertso saioa Hernaniko eskolako bertsolariekin.
Ondoren: Sagardo eta bakailu dastaketa, auzoko trikitilariekin.
20:30-22:00: Laiotz.
24:30: Laiotz, berriro.
Goizaldean: karaokea.
BIHAR, igandea:
12:00: Auzokoak gogoratzea, beheko zubian.
12:30: Helduen pelota partiduak.
13:00: Bertsolariak (Peñagarikano eta Telleria).
14:00: Bazkari herrikoia Arriatsun.
18:00: Abere desafio berezia. Imanol Paollaren zaldia, Astigarragako Emarri taldearen aurka. Zaldia 800 kg-ko harriarekin eta 8 neska 550 kg-koarekin.
20:00: Dantza Xaprerekin.
Egunean zehar: Osiñagako animalien erakusketa eta Xafrek jarritako giro alaia.