Final laurdenetan, Donostiaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 4a, 02:00

Astigarraga final laurdenetara pasa da Arrasateri irabazita. Joaneko partidua ostiralean jokatuko dute Astigarragan, 19:30etan.

Donostiaren aurka jokatu­ko du Herriarteko Txapelke­tako final laurdena Astiga­rra­gak. Ostiralean izango dira joaneko partiduak, 19:30etan, Astigarragako pelotalekuan. Lehia zaila izango dela azaldu du Joxe Mari Zubiarrain arduradunak, baina esperan­tzarekin daude.
Joan den ostiralean Asti­ga­­rragak 2-1 irabazi zion Arrasa­teri final zortzirene­tako buel­tako neurketa. Ka­de­teek eta nagusiek irabazi zuten. De­nera: Astigarraga 4-Arrasate 2.
Kadeteetan, Gorka Oiarbi­dek eta Hodei Expositok partidu ederra jokatu zuten; 22-1 nagusitu ziren. Garaipen horrekin, 12 tanto besterik ez zituen behar Astigarragak sailkatzeko eta jubeniletan, Maikel Ruiz eta Argoitz Otañok 12 tanto egitean, eskuak babestera jokatu zuten. 14-22 galdu zuten. Xabier Barandiaran eta Jokin Santxez gozatzera atera ziren eta 22-8 irabazi zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!