Bi abesbatza, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 6a, 02:00

Ikasleen bi abesbatzak 17 abesti kantatuko dituzte gaur, 19:00etan, Milagrosan.

Musika Eskolako bi abesba­tzek kontzertua emango dute gaur, 19:00etan, Milagrosan. Gaztetxoen abesbatzak emango dio hasiera kontzertuari, eta 6 obra abestuko dituzte. Ondoren Dakapo abesbatzaren txanda izango da, eta 10 kan­ta abestuko dituzte. Ondo­ren, bi abesbatzek batera Abe­rriaren mugak kantatuko dute. Ekainean antolatzen dituzten kontzertuen artean dago gaurkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!