Emozioa nagusi izango da gaur Hernaniko frontoian, Hernani eta Oiartzunen arteko hiru partiduetan. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, final laurdenetara iritsi da Hernani, eta iazko txapeldunen kontra neurtuko dituzte indarrak gaur, 20:30etatik aurrera. Irabaztea zaila da, baina ez ezinezkoa.
Hiru partiduak oso parekatuak izango dira, nahiz eta lehenengo bietan oiartzuarrak izan faborito eta azkenekoan hernaniarrak. Kadeteetan Seinek eta Etxeberriak izugarri jokatzen dute, baina Pagola eta Lazkano hernaniarrak ez dira edozein, eta eurek ere irabazi dezakete.
Jubeniletan, Azpiroz eta Flores dira faborito. Bi oiartzuarrak, ordea, erne ibiltzen ahal dira! Cisnerosek eta Rodriguezek joan den ostiralean bezala jokatzen badute, afizionatuei poz haundi bat emateko aukerak bai baitituzte.
Nagusietan partidu haundi bat ikusteko parada polita daukate dute ikusleek. Goi mailako bi bikote ariko dira. Arrieta eta Aizpitarte dira egungo bikote onentsuena nagusietan. Bi oiartzuarrek latz jokatu beharko dute irabazi nahi badute; gaia badute, 22 urtez azpikoetan bikoterik onena gisan jotzen baitute askok.
«Sorpresa eman dezakegu»
Hernanik espero ezta lortu du final laurdenetara pasatzea, eta arduradunek aurrerako ilusioa azaldu dute: «sorpresa eman dezakegu, taldeen maila oso berdinduta dagoen urte honetan. Horregatik dei egiten diegu afizionatuei, udaletik hasita, azaldu daitezela hernaniarrak animatzera».