Jose Mª Setien ‘Hernaniar Bikaina’

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 17a, 02:00

Xalaparta elkarteak Hernaniar Bikaina izendatzen du herriko pertsona esanguratsuren bat eta atzo Jose Maria Setien Alberro Gipuzkoako Gotzain ohia izendatu zuten 2007ko Hernaniar Bikaina. Setienek azpimarratu zuen oso gustora dagoela izendapenarekin eta zorionak eman zizkien hernaniarrei ´herria oso giro onean ikusi dudalako eta hori transmititu egiten da`. Umore haundiz gogoratu zuen, behin gotzain batek esana: ´Gotzain batek behin esan zuen Hernani kaiola polita zela baina pajarrako txarrak dituena eta beste gotzain batek egin beharko dio horri kontra; esan nahi dut nire herria eta herritarrak ez nituzkela ezergatik aldatuko`. Setienek azpimarratu zuen, Gipuzkoako Gotzain izan zenean, Hernaniko gotzain ere bazela eta beti arduratu izan dela herriaz, eta beti izan duela buruan. Loreak eta bestelakoak Xalapartako lehendakariak, Julio Rubiok eman zion Hernaniar Bikainaren saria Setieni eta Mikel Ruizek egin zuen aurkezpena. Entzundako loreak entzunda Setienek esan zuen denborak erakutsi diola beregatik esandako gauza on eta txarrei garrantzia kentzen eta horrek ´pake haundia` eman omen diola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!