Ereñotzuko San Antonio Jaiak hasteko, ez da ezer geratzen. Eta festak girotzen joateko, bihar bertan mendi lasterketa egingo da eta datorren ostiralean, Mus Txapelketa. 22:30etan izango da, Ur-Mia elkartean. 29garren urtez jokatuko da txapelketa.
Ekainaren 12an, Ugaldetxon
Ofizialki festak, ekainaren 12an hasiko dira. Urtero bezala, Ugaldetxon zentratuko da festa, pelota partidu eta bertsolari artean.
Ondoren, San Antonio Eguna eta asteburua izango da festaz gozatzeko. Aurten ere, ez dute hutsik egingo, herri kirolek, pelota partiduek, bolak, bertso jaialdiak, musikak, sagardo probaketak... Horrez gain, Hernaniko gazte olinpiadak ere egingo dira.