Uzkudun eta Erroizenea onenak, Ereñotzuko pala txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 5a

Josune Uzkudun eta Garikoitz Erroizenea dira Ereñotzuko Pala Txapelketako irabazleak. Nesketan 12 lagun eta mutiletan 20 izan dira parte hartzen, eta bi horiexek irabazi dituzte txapelketak. Ligilla orokor bat jokatu ondoren, azken fasera zortzi sailkatu ziren, eta denentzat afari eder bat izan zen saria: Josune Uzkudun, Ana Olga Arostegi, Maite Ollo eta Amaia Urretxu; eta Garikoitz Erroizenea, Igor Miner, Ar­naitz Lasarte eta Unai Erroi­zenea. Bi irabazleei pala bana eman zitzaien, hurrengorako aitzakiarik izan ez dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!