Ukondoko lesio latza pasa du Patxi Zeberio elduaindarrak azken urtebetean, eta gaur, kalbarioa hasi zuenetik juxtu urtebete pasa denean, kantxara bueltatuko da. Hain zuzen, orduan kontrario zuen Barrenetxea IV hernaniarra izango du aurrean, Etxeberria IVarekin batera. Zeberio IIak berriz, Ion izango du lagun. Galarretan, 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidua.