Kz Guneak 11 ikastaro emango ditu ekainean, euskeraz eta erderaz. Lehendabizikoa hasita dago dagoeneko, luzeena, Oinarrizko Internet ikastaroa. Ekainaren 13an bukatuko da.
Irudia eta soinua ikastaroa bi aldiz eskainiko da, irudi digitalak tratatzen ikasteko ikastaroa da. Ekainaren 16 eta 17an, eta ekainaren 18 eta 19an.
Sare Sozialak 2.0 hiru kurtso dira, izen onen barruan. Orokorra, Sare Sozialak, 20 ordukoa, ekainaren 11tik 20ra. Eta bi konkretu, bi ordukoak, Oinarrizko Facebooka (ekainak 26), eta Facebook Aurreratua ekainak 27).
Google Apps ikastaroa, bi ordukoa, Gmail-ari buruz, ekainaren 27an.
Software Librearen barruan programa jakin batzuei buruz ariko dira bost ikastarotan, bi ordukoa, bakoitza: Writer Oinarrizkoa (ekainak 16); Writer Aurreratua (ekainak 17); Calc Oinarrizkoa (ekainak 18); Calc Aurreratua (ekainak 19); Impress Oinarrizkoa.
IT Txartela ateratzeko saioak, ekainaren 5 eta 17an.