Ikasleek Udalari eskatu zioten, besteak beste, bertako produktuen alde egiteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 5a, 02:00

Hernaniko baserritarren produktuak saltzen dituzten dendei propaganda egitea, edo supermerkatuei eskatzea bertako baserrietako produktuak saltzeko; horiek bi proposamen, atzo entzun zirenak.

Bertako produktuen alde egiteko hainbat proposamen egin zizkioten atzo Hernaniko ikasleek Udalari. Produktu horiek azoketan eta denda txikietan saltzen dira gehien, eurek adierazi zutenez, eta Udalari eskatu zioten bi sal­menta horiek indartu egin behar direla. «Denda horiei pro­paganda egitea» edo Gu­darien plaza «azoka haundi» bihurtzea, izan ziren bi pro­posamen. Supermerkatuei aha­legin bat eskatzeko ere esan zioten Udalari, akordio baten bidez eta abar.
Urtero bezala, Pleno Are­toan ikasleek har­tu zuten txanda, atzo, eta orokorrean janarien jasangarritasunari buruz aritu ziren. Bertako eta kanpoko janariak, transgeni­koak eta ekologikoak, azokak, denda txikiak eta super­mer­katuak...

Jendeak supermerkatuetan erosten du
Hernaniko ikastetxeek Haur Hezkuntzatik hasi eta Ba­txi­lergoraino landu dute gai hau, eta hainbat gauza ikusi ondoren, ondorio batzuk ate­ra dituzte, Hernaniko egoe­ra­ri buruz. Ondorio nagusiak, hauexek: hernaniarrek su­per­merkatuetan egiten di­tuzte erosketak; produktu freskoak orokorrean azokan eta denda txikietan saltzen dira; janariak nongoak diren jakitea ez da beti erraza, eta ez zaio askotan garrantziarik ematen; baserritarrei gutxi erosten zaie, kasu askotan eskura ez dagoelako; etxean produktu transgeniko ugari dauzkagu; zaila da herriko dendetan produktu ekolo­gikoak aurkitzea.

Etxean produktu transgeniko ugari dauzkagula da, ateratako ondorioetako bat.

Konpromisoak, bai haurrek eta bai Udalak
Hainbat konpromiso hartu di­tuzte ikasleek, eta baita Udalak ere, ikasleen eskae­rak entzunda. Bertako eta garaiko produktuak erostea; azoketan eta denda txikietan gehiago erostea; fruta gehia­go jatea eta litxarkeria gutxi­ago; janariak biltzeko paper berrerabilgarriak ibiltzea; ki­rol gehiago egitea; eros­ketak egitean ez begiratzea soilik prezio merkeenari... Horrez gain, baita ere, produktu ekologikoak bilatzen saia­tzea; bildu gabeko produk­tuak bilatzen saiatzea, ba­serritarrei produktuak zuze­nean erostea...
Eskolak berak ere hartu ditu konpromisoak: jange­letako hondakinak ondo ku­deatzea; gosari osasuntsuen kanpaina egitea; urtebete­tzee­tako jatekoak arautzea; as­tean behingo hamaiketa­koa fruta izatea; baratzak sortzea; hitzaldiak eta abar antolatzea, irakasle, guraso eta langileak sentsibi­liza­tzeko.
Udalak adierazi zuen era­bat ados dagoela proposa­me­nekin, eta saiatuko dela ahal duen neurrian be­te­tzen.
Proposamen guztiak ikus­teko aukera, gaur, 10:00etatik 13:00era, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!