Gustora, jendearen erantzunarekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 4a, 02:00

Txirrindagan festak erantzun ona izan du herritarren aldetik eta antolatzaileak gustora dira. Umeen irteeran, 100 la­gunek hartu zuten parte, ume eta gurasoen artean. Fixie bizikleten lehiaketan, kuadrila ederra juntatu zen eta Jon Ander Diez Perez astigartarra izan zen azkarrena. Ziklo maratoira ere jendea animatu zen: 37 denera. Eta mendi bizikleta martxan, sekulako euri jasa egin arren, 80 lagun inguru elkartu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!