Damba taldea, UFI Musika Intependiente Sariko finalista da. Talde honetako kide dira Aitziber Estanga eta Cristian Amorena Astigarragako bizilagunak eta astigartarrak animatu nahi dituzte Dambaren alde bozkatzera. Izan ere, publikoak erabakiko du irabazlea zein den. Euskerazko album onenaren saria jasoko luke Dambak, irabaziz gero. UFIren web orrian eman behar da botoa: www.premiosdelamusicaindependiente.com.
Asteazkena baino lehen
Botoa emateko aukera asteazkenera bitarte egongo da. Hain zuzen, eguerdiko 12:00ak arte.