Urumea goialdeko 5 herritan 8.193 herritarrek bozkatu zuten

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 31a, 02:00

Aranon, Astigarragan, Ereñotzun, Goizuetan eta Hernanin, EH Bildu alderdia (%49,5) izan da bozkatuena, EAJk segita (%16).

Abstentzioa nagusitu zen joan den igandeko Europako Hauteskundeetan, eta Uru­mea goialdeko bost herrietan ere halaxe izan zen, bozkatzera deituta zeuden 20.016 herritarretatik %57k ez baitzuen boturik eman. Goizueta da salbuespen bakarra, %58 joan baitziren bozkatzera, eta abstentzio bajuena hark izan zuen, %42koa. Astigarraga eta Aranon izan zen haundiena, %65 ingururekin.

Goizueta da salbuespena, %58 joan baitzen bozkatzera, abstentzioaren gainetik.

Alde dezentekoa alderdien artean

Gainerakoan, 8.193 herritarrek bozkatu zuten, bost herri ho­rietan, eta nabarmen, he­rritarrek EH Bildu alderdiaren alde egin zuten, 4.046 bo­torekin ia botuen erdiak be­retzat izan baitziren. Hu­rrengo al­derdiak urruti geratu zi­ren. Ara­non, Goizuetan eta Ereñotzun, botoen %80 inguru jaso zituen EH Bilduk; Asti­ga­rragan %41 inguru eta Herna­nin %48 inguru.

Hurrengo alderdiak, EAJk,  botoen %16  pasatxo bildu zi­tuen joan den asteburuko hau­teskundeetan. 1.315 botorekin bigarren indarra izan zen, lehenengotik urruti, eta hurrengoetatik ere bai.

PSOE alderdia, 824 botorekin, eta botoen %10 ingururekin, hirugarren indarra izan zen, ia boto gehienak Her­na­nin eta Astigarragan jasota.  

Podemos alderdiak 492 boto lortu zituen, botoen %6 inguru eta laugarren indarra izatea lortu zuen. PP alderdiak eta IU-EKI alderdiak hortxe-hor­txe ibili ziren botoetan, 376 eta 362 herritarren babesa lortu zuten, %4,5 ingururena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!