Kontuan hartzeko zenbait argibide, giza katerako

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 4a

08:30etan aterako dira autobusak. Kotxez doazenak ere ordu berean ateratzeko gomendatu dute eta 102 zenbakia jartzeko.

Igandean egingo da Du­ran­go eta Iruñea elkartuko dituen giza katea, erabaki­tze­ko eskubidearen alde. Eta Astigarragako Gure Esku Da­gok hainbat argibide eman ditu egun horretara­ko. Jaki­na­razi duenez, hiru autobu­sak 08:30etan atera­ko dira Joseba Barandiaran plazatik. 102 kilometroan, giza katean parte hartu ondoren, Etxa­rrira joango dira autobuse­tan, bertan egingo den jaial­dira. Etxerako buelta, hasiera batean, 18:30etan jarri dute. Autobusak utzitako tokian hartuko da autobusa eta aurrez zehaztutako orduan.
Kotxez doazenentzat gomen­datu dute ordu bere­an ateratzeko haruntz eta 102 zenbakia ikusteko mo­duan jartzeko.

Umeentzat maxicosia
0-3 urteko umeek maxicosia eraman beharko dute auto­busean eta 3 urtetik gora­koek, segurtasun uhala jarri behar­ko dute. Bertan, umeekin kon­tuz ibiltzeko ere eskatu du­te, trafiko askorik ez egon arren, kontuz ibili beharko baita.
Bakoitzak bere janaria eramateko ere aholkatu dute. Nahiz eta Etxarrin postuak egon, hobe dela uste dute bakoitzak berea eramatea.

Kontzertuak, Etxarrin
Etxarrin jaialdia izango da 14:00etatik aurrera. Besteak beste, kontzertu eta postu ezberdinak egongo dira.

Apuntatzeko azken eguna, larunbata
Autobusetan apuntatzeko aukera badago oraindik, baina leku gutxi geratzen denez, azkar mugitzeko dei egin dute. Berez, larun­batera arte izango da auke­ra. Me­tro­ak erosteko ere bai.

EGITARAUA
08:30, irteera Joseba Barandiaran plazatik.
10:00, 102 km-an kedada,
katea montatzen hasi.
12:00, katerako prest!!
12:30, katea amaitu!
14:00, ekitaldia eta jaialdiaren hasiera Etxarrin.
18:30, Etxarritik irteera.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!