Egun osoko festa, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 4a

Ikastolaren 45. urteurrena ospatzeaz gain, bide berriaren hasiera izango da.

Aurtengo Ikastola Eguna la­run­batean izango da eta aur­ten­goa, benetan berezia izango dela azaldu dute. Ikastolaren 45garren urteurre­na ospatzea­rekin batera, bide berriaren hasiera irudikatuko dute. Izan ere, datorren ikas­tur­tetik aurre­ra, Astigarraga eta Mar­tuteneko Lehen Hez­kuntzek, bakoitzak bere bideari ekingo dio.

EGITARAUA
10:30 Loiolako eliza inguruan,
oroigarria jarriko da.
11:30 Ergobiako plazan, eskola zaharra zegoen lekuan, oroigarria jarriko da.
12:30 Martuteneko Marie Curie plazan, oroigarria jarriko da.
13:00 Eskertza ekitaldia eta ‘Badator Bide Berria’ jaialdia Martuteneko jolastokian.
14:00 Bazkaria, Martuteneko
jolastokian, ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohientzat. Txartelak aurrez hartu behar ziren.
Bazkalondoren, mikrofonoa irekia
15:30 Txomaxen abenturak
ikuskizuna, soinketa lekuan.
17:30 Oihan Vega Dj.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!